XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Bai, Jauna.

I.¿Dira iru personac iru Jaungoico?.

E. Ez, Jauna, ezpada Jaungoico eguiyazco bacar bat.

I.¿Eta iru personetatic, zoin da gaztiago, zarrago edo lenagocua?.

E. Iruren artian, ez dago zarragoric, ez gastiagoric, ez lenagocoric, irurac dira bardiñac gauza guztietan.

I.¿Trinidadeco iru personetatic, zein eguin zan guizon?.

E. Bigarrena, Jauna, zein dan Semia, zeiñi guizon eguiñic, derichon Jesucristo, Jaungoico ta guizon eguiyazcua.

I.¿Nun sortu edo guizon eguin zan Jesucristo gure Jauna?.

E. Mariya Birgiña guztiz Santiarea sabel santuan, Jauna.

I.¿Zelan sortu zan Birgiña Mariyaren sabel santuan?.

E. Ez guizonaren obraz, eta bai Espiritu Santuaren eguiqueraz ta graziyaz.

I.¿Zeinbat gauza eguin zirian Encarnaziñoco misteriyo onetan?.